Gizarte Ongizate batzordea

Ongizate Batzordea

Batzordeburua: Eneritz Basurko Pagoaga andrea

Herri osoari zuzendua dagoen udal zerbitzua da, eta bereziki, beharrak nahiz beren bizitza proiektuaren garapen autonomorako zailtasunak dituzten pertsona, familia eta taldeei zuzendutakoa.

Herritarren bizitzan sortzen diren edozein motatako arazoak kontuan hartuta, ahalik eta modurik egokienean gainditzen lagundu nahi du Ondarroako Udalak, herritarrek ahalik eta ongizate maila hoberena izan dezaten. Helburu nagusi horrekin lan egiten du Sail honek.

Alde batetik, Gizarte Zerbitzuen sailetik, herritarrok dugun eskubide eta baliabideen inguruan informatu, baloratu eta bideratzeko egiten dugu lan.

Bestetik, Gizarte Ongizate Batzordean, eremu honen inguruan lanean dihardugun herriko hainbat talde elkarlanean gabiltza. Aldiro-aldiro udalean taldeetako partaideok bildu eta hausnarketen bidez, sentsibilizazio kanpainak bultzatu eta herri kontzientziazioaren aldeko apustua egin dugu. 

Ondarroako Gizarte Zerbitzuak Lea Artibai Amankomunazgoan amankomunaturik dauden heinean, bertako teknikariak ere aldiro parte hartzen dute batzordean, zerbitzu guztien norakoaren berri emateko.

Herriko taldeak

  • Gizarte zerbitzuak gida

Kontaktua

Tfnoa: 94 683 36 71

E-mail:
ongizate.ondarroa@lea-artibai.org

Servicio

Actas de reuniones 2019

Actas de reuniones de años anteriores

Alzheimer Ondarru

Revista Zainduz