KIROL PROGRAMAZIOA

Urtean zehar kirol jarduera edota kirol egitasmo ugari izaten dira Ondarroan. Horiez gain, asko dira baita ere herriko kirol talde ezberdinen egituretan egonik, banaka zein taldekako liga txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten gure herriko kirolariak.

Normala denez, bakoitzak hurbilago duen taldearen inguruko jarraipen handiagoa egingo du askok, eta, aldiz, gutxiago, gainontzekoenei dagokionez.

Zentzu honetan, URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA deituriko egitasmoa abian jarri du Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak.

Beronen helburu nagusia honako hau da: Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izatea, baina, aipaturiko kirol jardueren egutegia argitaratzeaz gain, jarduera bakoitzaren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak ere aipatuz.

Bi formatu ezberdinetan argitaratu da:

• PROGRAMAZIOA LABURTUA: kirol jardueren data zehatzen taula da, finean.

• PROGRAMAZIO OROKORRA: beste hainbat atal osagarri izango ditu.

Jakina da urtean zehar aurreikusi gabeko kirol jarduera berriak egon daitezkeela. Horien berri izan bezain pronto, argitaratuta dagoen programazioa eguneratuko genuke ekimen berria txertatuz.

Esan bezala, urte “hasieratik” eta urte “guztiko” ikuspegi orokorra eta zabala izatea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita uneoro eguneratuta eta era erraz batean lokalizatzeko moduan jartzea ere.