Noticias

 

Ondarroako Udalak soloan edo ortuan konposta egiteko potoak banatu ditu herriko 13 familiaren artean. Urtarrilaren 15ean ikastaro bat jaso zuten, konposta zelan egin jakiteko. Hile bat barru, teknikarien bisita jasoko dute, prozesua ondo doan jakiteko.

Dagoeneko 34 familia daude konposta egiten, bai Ibaiondoko konposta egiteko tokian, eta baita euren soloetan ere. Udalaren kalkuluen arabera, uztailean martxan hasi zirenetik, Ibaiondoko konpostagailuetan 4000 kilo hondakin organiko konpostatu dituzte. Lehenengo ongarria aste batzuk barru jasoko dute.

110 familiatik gora apuntatu dira dagoeneko konposta egiteko. Konposta egin nahi duten herritarrek helbide honetara idatzi behar dute: komunikazioa@ondarroakoudala.net edo udaletxera deitu. Soloan konposta egin nahi dutenei, potoa eta konposta nahastatekoa emango die udalak.

Artibai kaleko txokoa, laster martxan
Konposta egiteko txoko berria prest dago Artibai kalean, baina oraindik ez da martxan ipini. Konposta egiteko etxeko jatekoak material lehorrarekin nahastu behar dira (hosto lehorrak, adar txikituak...) eta udala herriko zuhaitzen adarrak mozten eta batzen dabil, gero txikitzeko, eta urte guztirako material lehorra edukitzeko. Txikitutakoan, familia gehiago hasiko dira konposta egiten.