Noticias

 

Datozen egunetan banatuko dira Euskarazko Produktuen Katalogoak familientzat.

Ondarroako Udalak argitaratzen ditu helburu argi batekin: euskarazko produktuak erdarazko produktuen itzaletik atera eta zabaltzea.

Guztira, beste hainbat udalekin batera, 200.000 ale inguru argitaratzen ditugu, ahalik eta etxe gehienetara ailega daitezen.

Katalogoak haur eta gazteentzako (16 urte artekoentzako) aukerak dakartza (musika, liburuak, jolasak…) eta pentsatuta dago familietan banatzeko, zer aukeratu jakiteko.

Katalogoak urtean behin banatzen dira; baina, horrez gain, webgune bat daukagu urte osoan kontsulta dezakeguna. Begiratu: http://www.katalogoa.org/