Noticias

 

2012ko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Gaineko Zergaren kobrantza, jarraian adierazitako baldintzetan egingo da:

Kobrantza aldia

a) Borondatezko epea: 2012ko Martxoaren 31tik Maiatzaren 31rarte, biak barne.

b) Premiamenduzko epea, berandutza, kostu eta gainkargua: 2012ko Ekainaren 01etik aurrera.

Non eta nola ordaindu

a) Ordainekta banketxean helbideratuta dutenek, ez dute inolako jestiorik egin beharrik banketxeko helbideraketa mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa bideratzeaz.

b) Ordainketa banketxean helbideraturik ez dutenek, beren etxeetan jasotako inprimakin sorta osoa aurkeztu egin dezakete, Bilbao Bizkaia Kutxa edo Lankide Aurrezki Kutxaren bulegoetan, haren bulego orduetan. Era berean, ordainketaren jestioa nork bere banketxe bulegoari agin liezaioke, honek onartuz gero, eta harek B.B.K.n ordainduko du.

c) Inprimakin sorta jaso ez izateak edo borondatezko ordainketa aldian ez jasoteak ez du ezarritako epealdian ordaindu beharretik salbutzen. Inprimakin sorta jaso ezean, edo galdu eginez gero, Ondarroako Udaleko Dirubilketa bulegoan eskatu, Kanttoipe , 3-behean

d) 2012ko Ekainaren 01etik aurrera ordainekta (premiamendu bidez) Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako sistemaren bidez soilik egin daiteke

 Informazio gehiago (PDF 1,39KB)