Noticias

Udaldia 

Ondarroako Udalak UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitaraua abian jarriko du estreinakoz uztailean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. Multikirolen apustua egin du udalak, hau da, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landuko dituzte herriko haurrek, besteak beste, jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, voley, hockey, eskupilota, igeriketa, gimnastika, aerobik-txiki, kids pilates, eta abar.

Bi txanda egongo dira, bata uztailaren 2tik 12ra eta bigarrena, aldiz, uztailan 16tik 26ra. Kasu bietan, astelehenetik ostegunera, goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 13,00ak arte luzatuko dira jardunaldiak. Hamabostaldi bakar baterako edo bietarako izena eman daiteke, eta kiroldegira hurbiltzea baino ez dago izena emateko.

Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.

Animatu eta eman izena!!

Udaldia (kiroldegian). Kirol eta jolasak

Norentzat: 6-12 urte bitartekoentzat. (2000-01-01 eta 2005-12-31 bitartean jaiotakoak)

Noiz: Uztailaren 2tik 26ra (Hamabostaldia izan daiteke)

Egunak: Astelehenetik ostegunera

Ordutegia: 09:30etatik 13:00etara

Prezioa: Abonatuak 40,00€ Ez abonatuak 60,00€. (Hamabostaldia: Abonatuak 20,00€ Ez abonatuak 30,00€)

Jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, voley, hockey, eskupilota, igeriketa,
gimanastika, aerobik-txiki, kids pilates,...

Informazioa: Harrera bulegoan

Animatu eta emon izena!