Noticias

 

Aurten Jabekuntza eskolaren 8. edizioa abian jarriko dugu. Dagoeneko 200 emakume baino gehiago hurbildu dira proiektu honetara; eta eurentzako topa-gunea izan da, gogoeta-leku eta euren burua prestatzeko bitarteko. Askok Ondarroako emakumeentzat erreferentziazko toki fisikoaren beharra aipatu dute, eta aldarrikapen horri erantzuna emanez, ikasturte berriarekin batera, urritik aurrera, Ondarroako emakumeen topalekua estreinatuko dugu: ETXELILA Emakumin Topaleku.

Informazio gehiago (programa eta izen-emate orria) Berdintasun atalean.