Noticias

 

2014/01/23ko Osoko Bilkuran aho batez onartutako MOZIOA

Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak 2014/01/15eko batzarrean aho batez onartu zuen hurrengo mozio hau Osoko bilkuran aurkeztea.

Hurrengo elkarte hauek kontseilu horren partaideak dira: Andrabanda Feminista, Boga Boga emakume elkartea, Minbiziaren Aurkako Elkartea, ONE, Ondarroako Sarekonpontzaileak, 7 emakume en movimiento eta UXU-Ondarroako emakumeen taldea; baita Ondarroako alderdi politikoak, LAB sindikatua eta banakakoak ere.

ABORTUA KODE PENALETIK ATERATZEKO eta EMAKUMEEN ERABAKITZEKO ESKUBIDEA BERMATZEN DUEN LEGE BATEN ALDE, Osoko Bilkuraren aurrean Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak aurkezten duen mozioa.

ARRAZOIAK:

Egungo “Sexu- eta Ugalketa- Osasun eta Haurdunaldia Borondatez Etetearen Legea” (HBE), 2010ean onarturikoa, aldatzeari buruzko berriak direla eta, eztabaida handia sortu da jendartean; era berean, aldaketa proposamen honek mugimendu feministaren erabateko gutxiespena bultzatu du.

Lege berriaren arabera 1985eko eredua (diktadura ostean onartu zuten abortuari buruzko lehen legea) baino atzeragoko egoerara itzuliko ginateke eta hori zuzen-zuzeneko erasoa da emakumeen eskubideen kontra.

Gaur egungo legeak ez ditu inolaz ere gure eskubideak bermatzen, zeinak abortu askea baimentzen duen 14 asteren buruan egiten bada - beti ere, hiru eguneko hausnarraldia ostean -; halaber, oso urrun dago emakumeen gehiengoak borrokatzen ditugun helburuetatik: hau da, abortu askea, ziurra eta doakoa gizarte segurantza sistemaren barruan edozein emakumerentzat, hain justu, jatorriak jatorri, klase sozialak klase sozial etab. Gogorarazi behar da, egun, eskubide hori ez dela eskubide etorkin eta papergabe diren emakumeentzat, zeintzuk ez baitute sarbiderik osasun-publikora, arean ere, azken urteetan egindako murrizketen ondorioz.

Kontuan izan behar dugu, gaur-gaurko abortatzeko eskubideari buruzko gogoeta hori ez dela kasualitate hutsa. Izan ere, horren atzean eraso ideologiko, erreakzionario eta dogmatiko latza dago, zeinaren bidez ezartzen den, horrenbestez, zein izan behar den familia-eredua eta emakumeen rola bere baitan. Egun, zerbitzu publikoetan gauzaturiko murrizketak direla eta , preseski, zaintza edota ugalketa lanetan orain arte Estatuak babestutako gutxia, bazterreratua izan da. Ondorioz, lan horren zama emakumeek hartu dute euren bizkar gainean (eta hartuko dute). Bada, andreek dute betebeharra Estatuaren disfuntzio hori euren gain hartzeko. Berebat, abortatzeko eskubideari buruz berriro gogoeta egitea da ostera ere hartzea aginduak, zeintzuk arautuko liguketen zein rol izango zatekeen “ama gisa” bete beharko genukeena; horrez gain, gogoeta horrek lekarke indartzea emakumeen “zeregin nagusia” jendarte honetan: hots, familia heterosexualean ugaltzearena.

Orain arte abortatzea modu oso ezberdinetan gauzatu dela ikusi badugu ere, etorkizunean, ezarri nahi dituzten neurriak direla medio, bestelakotasunak areagotuko dira. Halatan, era ziurrean abortatu ahal izango dutenak hauek izango dira: eskubide hori profitatzeko baliabide ekonomiko nahikoak dituzten emakumeak, zeintzuk joango baitira horren lege zurruna ez duten herrialdeetara. Krisi izenez batailatu duten iruzur horri esker, aldiz, gero eta emakume gutxiagok izango dugu aukera horri eusteko modua. Errekurtso ekonomiko gutxiko emakume langileentzat eta ikasle direnentzat, hortaz, zailtasun handiagoak egongo dira. Zio hori dela eta, klandestinitatean abortatzera jo beharko dute, baldintza ezegokipetan; are gehiago, beraien bizitzak arriskupean jartzeko kaltebide larria izango dute. Gainera, 18 urte baino gutxiago duten emakumeek gurasoen baimenik gabe ezin izango dute abortatu; zeina guztiz harritzekoa baita, preseski, Estatu Espainolean ezkondu ahal izateko gutxieneko adin legala 16 urtekoa baita, eta, orobat, 13 urtetik haratagoko nerabeek harreman sexualak izan baititzazkete (legearen ikuspuntutik).

Alabadere, jakiteko dago zeintzuk izango diren ondorio penalak era ilegalean abortatzera derrigortutako emakumeentzat, ezen, Justizia Ministerioak oraindik ez du horri buruz ezer esan.

MOZIOA

Uste dugu haurdunaldia borondatez etetea zilegitasun, ziurtasun eta legezko egoeran gauzatu behar dela; halaber, Administrazioak hartu behar du beharrezkoa gerta daitekeen neurri oro, preseski, emakumeek hartutako erabakia burutu dadin. Hori guztia dela eta, izan ere, gure eskubidea delako honakoa exijitzen dugu:

  1. Legegintza aldaketa non abortua ez baita izango delitu eta, beraz, Kode Zibilean arautua; berebat, zeinak erregulatuko duen emakumeen eskubidea, alde batetik, haurdunaldia borondatez eteteko eta, bestetik, erabakitzeko euren amatasunari buruz.
  2. Lege bat onartzeko eta bermatzeko emakumeen ugaltzeko autonomiarako eskubidea, hain justu, zeinagatik norbanakoaren ebazpena izango baita haurdunaldia eteteko erabakia hartzeko zergati soila . Berdinki, zeinagatik eskura izango diren eskubide hori modu eraginkor eta ziurrean gauzatzeko beharrezko tresnak.
  3. Aipaturiko eskubide horren aitorpen zehatz eta argia; zeinaren praktika ezin den baldintzatu ezta oztopatu ere: hain zuzen ere, hirugarren pertsonek egindako epaiketa edota balorazio moralengatik ala ez dagoelako osasun publikoko sarean beharrezko zerbitzurik.
  4. Abortua osasun-zerbitzu normalizatua izan dadila osasun publikoko sare barnean; hain justu, emakume ororentzat, bertako zein etorritakoentzat . Orobat, kontzientzia-eragozpena arautu dadila bermatzeko emakumeen abortatzeko eskubidea gune publiko guztietan.
  5. Eskatzen dugu bermea emakumeok gure eskubideak erabili ahal izateko eta, era berean, profesionalek euren lana egin ahal izateko; hori guztia inolako beldurrarazte edota lohitzerik gabe, zeintzuk oztopatzen eta kriminalizatzen baitute eskubide horren gauzatze askea.
  6. Gehitu daitezela sexu-eta ugalketa- osasunari atxikitako politika eta neurriak, zeintzuk oinarrituta baileudeke sexu- eta ugalketa- eskubideen onarpenean.
  7. Bermatu daitezela emakumeen sexu-eta ugalketa- eskubideak; halaber, hezkuntzaren maila orotan ezar dadila sexu-eta afektu- hezkuntza, beti ere, ikuspuntu feminista eta ez heteronormatibo batetik.
  8. Antisorgailu ezberdinei buruzko informazioa helarazi dadila, zein doakoa eta eskuratzeko erraza izango baita. Guk erabakitzen dugu nola bizi nahi ditugun gure identitate sexualak, plazerak ,desioak eta gure amatasuna.