Noticias

 

2018/2019 ikasturtean Unanue Ondarroako Udal Musika Eskolan izen emateko epea datorren astean amaituko da, maiatza osoan aukera izan ostean.

4 urtetik aurrera adin mugarik gabe ahalko da izena eman ondorengo instrumentuetan: txistua, perkusioa, klarinetea, pianoa, biolina, biolontxeloa, tronpa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa baxu elektrikoa, trikia, akordeoia, zeharkako xirula, tronpeta, tronboia eta saxoa.

Instrumentuez gain, 4-7 urteko ahurrek musika tailerra egin ahalko dute eta gainontzekoek, hizkuntza musikala, abesbatzaka, talde instrumentalak, ganbara musika, banda eta orkestra ere.

Musika Eskolan bertan eman daiteke izena astelehen, asteazken eta ostiralero 10:00etatik-13:30etara eta 14:30etatik 20:00etara. unanuemusikaeskola@gmail.com eta 946 13 40 63ra deitu daiteke ere izena emateko.