Noticias

 

Artibai ibaiaren ertzetan eta Larruskainen bertoko basoa landatzeko boluntario bila dabil Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordea. Izena ematen dutenek, landaketak zelan egin jakiteko ikastaro txiki bat jasoko dute.

Ibaiondo kaleko erreka ertzetan landaketak otsaila eta martxoa bitartean egingo dira, pare bat asteburutan. Ehunka arbola landatuko dira, guztiak ere erreka ertzetan agertzen diren bertoko espezieak.