Noticias

Portada 

Matrikula egiteko epea zabalik!!! 

 Ikasturte honetan feminismoa lantzen jarraituko dugu: abortatzeko eskubidea, gaur egungo panorama teorikoa; emakumeen osasuna ere landuko dugu, baita euskal literatura ere, Rapa, autodefentsa feminista, eta abar.
Gainera, ZERBITZU BERRIA martxan jarriko du Udalak:

Ikasturte honetan HAURTZAINDEGI ZERBITZUA erabiltzeko aukera eskainiko da ikastaro guztietarako. Horretarako ezinbestekoa da izen emate orrian adieraztea edota astebete aurretik jakinaraztea. Zerbitzu hori TXIRRIMORRASKI taldearekin kudeatuko da.

Programa ikusi (PDF 50KB)

Eskolak emakumeen jabekuntza sustatu nahi du, hau da, jendartearen eraldaketarako prozesua:  kontzientziazioa, ikaskuntza eta  baliabideak eskuratzeko. Banakako nahiz taldeko jabekuntza bilatzen dugu, ez baita nahikoa eremu pertsonalean aldaketak eragitea, baizik eta talde mailan ere aldaketa gertatzea beharrezkoa da, sareak sortuz eta partaidetza sozialaren bitartez. Horregatik, prestakuntza ez da helburua, jendartearen eraldekatarako bitartekoa baizik.

Izena emateko orria (Doc 982KB)