Noticias

 

Parte hartze prozesu bat zabaldu du Udaleko euskara sailak datozen urteotan euskara sustatzeko plangintza egin nahi duelako.

Gaia da: Euskara gure herian nola ikusten duzu?

Iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu, eta horretarako, batzarrak egingo dira bi zapatu hauetan: irailak 28 eta urriak 5, kofradia zaharrean, 10:00etatik 12:30era

ZERGATIK?  
-Behar delako euskara plan bat denon ikuspuntuetatik ikusita eta nahi duenaren aportazioekin.

-Denen iritziak baliotsuak direlako.

ZERTARAKO?  

-Jakin behar dugu zer hutsune dagoen eta non egin behar dugun indarra datozen urteetan

-Planak zentzua eta mamia izateko

ZEINEK PARTE HARTU BEHAR DU? 

-Herritarrek eta elkarteek:  Ikastetxeak, gurasoak, gazteak, langileak, dendariak, gremioak, langileak…

PARTE HARTU NAHI?  

-Deitu Udaleko euskara sailera:  94 683 36 68 edo mezu bat bidali hona: 662 346 188 /mrey@ondarroakoudala.net