ETXELILA Emakumin topaleku

Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak lan luzea egin du emakumeentzako espazio propioa lortu ahal izateko. 2012ko apirilean, adibidez, jardunaldiak egin zituen espazioa zelakoa izan behar zen pentsatzeko: "Emakumeen topalekua: berdintasunaren aldeko borrokarako tresna". Ez hori bakarrik, beste herri batzuetako emakumeen topaguneak ere bisitatu zituzten kontseiluko kideek. Lan horren ondoren lortu dute kontseilukoek herrian emakumeentzako espazio berri hau zabaltzea.
Hainbeste urtetan aldarrikatutako espazioa 2013ko martxoaren 7an inauguratu dugu! Ondarroan “Emakumeen etxea” emakume elkarteen aspaldiko aldarrikapena izan da. “Espazio propioa eraikitzeko proposamen feminista” izan da mugimendu feministaren aldarrikapena: “Emakumeen etxeak espazio dinamikoa eta irekia izan behar du, herriko emakumeentzako tokia, enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa”.


alt
 
Etxelila-eskuorria (PDF 4,76MB)

Herrian urteetan jardun diren emakume eta feministentzako aitortza bat izateaz gain, haien arteko elkarlana eta koordinazioa bultzatzeko espazio  da. Horrela, Etxelilak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokaren erreferentzia-gunea izan nahi du.
Bere xede orokorra honako hau da: emakumeen topaketarako, eztabaidarako eta gogoetarako gune izatea eta baita emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokaren erreferentzia gunea izatea ere.

ETXELILAREN jarduera-ildoak:
a. Emakumeen parte-hartzea eta asoziazionismoa sustatzea bizitzako arlo guztietan, bereziki jabekuntza indibidualetik kolektibora enfokatutako jarduerak landuko dira.
b. Aldaketa soziala eta feminista lortzeko jarduera estrategikoak bultzatzea.
c. Talde eta elkarte ezberdinen arteko elkarlana eta emakume anitzen arteko elkarlana sustatzea.
d. Emakumeen bizi-baldintzak ez ezik, jendartean duten tokia hobetzearen alde lan egitea.
e. Berdintasunaren inguruko prestakuntza, sentsibilizazioa eta informazioa sustatzea.
f. Berdintasunaren alorreko ikerkuntza, berrikuntza eta ikuspuntu berriak sortzearen alde egitea.

Emakumeen topalekuko guneak erabili ahal izango ditu beraz, gune horietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearen aldeko jarduerak antolatu nahi duen edozein taldek, elkartek edo pertsonak, baldin eta ezarritako jarduera-ildoekin bat egiten badu.

Berdintasunaren alde egiten duzuenei eta feminismoan sinesten duzuenoi gonbidatzen zaituztegu espazio berri horretan parte-hartzera!

 

 Artibai kalea 3
Tfnoa.: 94 6134008
etxelila@ondarroakoudala.net

Jendaurreko ordutegia:
Martitzenetik barikura 16:30etik 20:30era
Udako ordutegia: uztailetik irailaren 16ra: goizeko 10:00etatik 14:00etara.