2.3 - Adinekoentzat zentroak

Artibai Egoitza

Artibai Egoitza 1991. Urtean sortutako udal eraikuntza da. Herri erdian kokatuta dagoen adinekoentzako egoitza da.

Helburu nagusitzat herriko nagusiei eta familiei bizi kalitatea ematean datza.

Egoitzako egunerokotasunean arlo desberdinetako profesionalen elkar lanari esker, egoiliarrei eguneroko lanak betetzen saiatzen gara, hauen autonomía maila bultzatuz eta duintasuna errespetatuz.

Lan taldea: Medikua, psikiatra, psikologoa, erizainak, auxiliarrak, animatzaileak, fisioterapeuta

Zerbitzuak:

  • Plaza kopurua; 54 ohe: 21 BFArenak (itunpekoak) eta 33 Udalarenak.
  • 8 gela bikoitz eta 38 bakarkako gela.
  • Podologoa.
  • Ileapeintzailea
  • Arropa garbitegia
  • Etxeko janaria
  • Meza Santua asteburu eta jai egunetan.
  • Famili giroa

Eguneko egoitza

Helbidea: San Ignazio kalea . Maskulo etxi.

Adineko pertsonak egoki zainduta egongo direla bermatzen du eguneko zentroak. Horrez gain, adineko pertsonak etxean egotea ahalbideratzen duten familiei laguntza ematen zaie. Eguneko Zentroa goizetik arratsalderako zentro asistentziala da. Zentro hori, autonomia gabezia zenbait izan arren, oraindik familia bizitza egokia edota giza ingurune lagungarria duten eta erresidentzi batean sartu beharrik ez duten adinduei zuzendutako zerbitzu integrala da.

Eguneko egoitza honek, eguneroko jardueretan besteen laguntza behar duten 75 urtetik gorakoei programa egokitua eskeiniko die.

Plaza kopurua
25 eguneko egoitzarako
(beste 25, Foru Aldundiak kudeatuko dituen gainerako egoiliarrentzat)

Zerbitzuak

  • Garraioa (goizean etxeko ataritik bertaraino eta arratsaldean buelta)
  • Bazkaria eta azkaria (merienda)
  • Fisioterapeuta eta dinamizatzaileak

Zerbitzuaren eguneko kostua:

  • Pentsioa (hilekoa) X14 + errendimenduak / 365
  • Hortik ateratzen denari X 0,26
  • Hilekoa ateratzeko X 22
  • Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da honetaz, bera baita zerbitzua emateaz arduratzen den erakundea.

Beste zerbitzuekiko edo prestazioekiko bateraezintasunak:

  • Hirugarren adineko egoitza zerbitzuarekin
  • Zaintza familia inguruan ematen denean jasotzen den prestazio ekonomikoarekin

Beste zerbitzuekiko edo prestazioekiko bateragarritasunak

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin
  • Artibai egoitzan aldi baterako egonaldiekin

Antiguako Ama, Jubilatuen Etxea