Matrikula egiteko informazioa
Hiruhilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa: 5€. Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.
Plaza-kopurua: talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun. Ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula.
Izena emateko: matrikula-fitxa bete eta ordainketa egin behar da Udal Diru-Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) edo hurrengo kontu zenbakira diru-sarrera eginda: 2095 0058 12 3830434777. Ordainagirian hauek agertu behar dira: izena, bi abizen eta “eskola” hitza. Matrikulazioa ez da onartuko matrikula-fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta matrikula egindakoan, berriz, baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.
Kredituak: EHUk aukera libreko kredituak ematen ditu. Honek soilik balio du Unibertsitateko plan zaharretan dauden ikasleentzat eta gutxienez, 8 orduko ikastaroak aprobetxamenduz eginez gero.
Ikastaroen berri izateko eta izen-emate orria jaisteko joan Emakumeentzako Jabekuntza Eskola atalera.