Albisteak

 
  • Beldur Barik lehiaketak bigarren edizioan berdintasunaren, askatasunaren, errespetuaren eta eraso sexistak tinko baztertzearen aldeko jarrerak sarituko ditu.
  • Programa Eudelek sustatzen du eta euskal erakunde guztiek babesten dute; udalerrietan eta ikastetxeetan prebentzio-jarduerak egitea biltzen du
  • Beldur barik lehiaketa Ondarroan ere sarituko da

Bigarren urtez jarraian jarri da martxan Beldur Barik lehiaketa, emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokan gazteria inplikatzera bideratuta. Beldur Barik programa azaroaren 25 egunaren inguruan (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna).

Bigarren edizio honetan, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatu nahi ditu lehiaketak.

Lanak aurkezteko epea (posta elektronikoz emakume@ondarroakoudala.net eta jarrera@beldurbarik.org helbidera bidalita) azaroaren 11n bukatuko da. Bi kategoria< izango dira: Bat 12 eta 17 urte arteko neska-mutilei zuzenduta, eta bestea, 18 eta 26 arteko gazteei zuzenduta. Kategoria bakoitzean 500 euroko saria emango da. Horrezaz gain, Ondarroako Udalak herritar guztien partaidetza bideratzeko asmoarekin, 27 urtetik gorako partaideen artean, aparteko sari bate mango du: 250€koa

Berrikuntzak

Aurtengo berrikuntzen artean, lan guztiak (lehiaketak oinarri hartzen dituen printzipioen kontra doazenak izan ezik) http://www.beldurbarik.org webgunean jarriko dituzte ikusgai. Webgune horretan herri-bozketa egingo da (bi kategorietan aurkeztutako lanak bilduko dira) eta boto gehien jasotako lanari 300 euroko herri-saria emango zaio. Lanek Beldur Barik jarrera transmititzea da garrantzitsuena; hau da, eraso sexistei aurre egiten dien eta berdintasunezko harremanen alde egiten duen jarrera. Hori dela eta, edonolako formatuak onartuko dira: ekintzak, ideiak, bideoak, argazkiak, proiektuak, musika, dantza, argazkigintza, performancea, eskultura... Banakoen, taldeen, kolektiboen, ikastetxeen edo ikasgelen lanak aurkeztu ahal izango dira. Bigarren edizio horren helburuetako bat ikastetxeen partaidetza ahalbidetzea da. Bestalde, aurten tokian tokiko ekimenen garapena sustatzearen alde ere egingo dute BELDUR BARIK LEHIAKETA ONDARROAN ERE SARITUKO DA

Sariak:

  1. kategoria -12-17 urte: 500€
  2. kategoria -18-26 urte: 500€

Horrezaz gain, Udalak herritar guztien partaidetza bultzatzeko asmoarekin, 27 urtetik gorako partaideen artean, aparteko sari bat emango du: 250€ko. Horretan parte hartu nahi duenak emakume@ondarroakoudala.net posta elektronikora, eta SOILIK HORRETARA bidali behar du proposamena.

Oharra: sarien ordainketari dagozkion atxikipenak aplikatuko dira (PFEGZ).

-Zeintzuentzat? 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahal dira sari hauetara, baina Ondarroako sarietarako Ondarroan erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

-Proposamenak: banaka edo taldean aurkeztu daitezke. Taldean eginez gero, partaideetako batek gutxienez andrazkoa izan behar du eta ikastetxe gisa edo ikastetxeko ikasgela gisa aurkeztea onartuko da.Taldeen kasuan, taldeko norbaitek 2. kategoriari dagokion adina izango balu, aurkeztutako lana automatikoki bigarren horretara pasatuko litzateke.

  • Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Ondarroako artelanak baloratzeko.
  • Aurkezteko EPEA: 2011ko azaroak 11
  • Proposamenak posta elektronikoz aurkeztuko dira, eta nahitazkoa da MEZU BANA bidaltzea bi helbide hauetara: jarrera@beldurbarik.org eta
    emakume@ondarroakoudala.net

     

  • Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa (1.000 euroko bi sari +herri saria: 300€) eta, bestetik, Ondarroako sariak. Bietan arauak berberak dira.
  • Udalak aurkeztutako artelanekin ekitaldi bat egiteko aukera baloratuko du eta hala eskatuz gero, parte-hartzaileek azaroaren 25ean egingo den Topaketan beren obra/proposamena erakusteko, emateko eta/edo aurkezteko konpromisoa hartuko dute.

Informazio gehiago jasotzeko:
ONDARROAKO UDAL BERDINTASUN SAILA
Musika plaza z/g
Tfnoa.: 94 6833670
emakume@ondarroakoudala.net