Albisteak

 

Ondarroako emakumeentzako Jabekuntza eskolako 2011/2012ko ikasturtean datorren hilean jarriko da martxan. Aurtengo ikasturteari hasiera emango diogu "Grafikak hirian" ikastaroarekin, Izaskun Álvarez Gainza, artista eta diseinatzailearen eskutik. Ikastaroa zuzenduta dago artearen adierazpidean interesatuta dauden emakumeei. Ez da beharrezkoa baina, aurretik ezagupenak izatea. Ikastaroa proiektu pertsonalak garatzeko izango da; baina, talde proiektua landuko da, batez ere, Ondarroako espazio publikoan kokatua eta oinarrituta, espazio hori grafikoki aktibatzeko asmoarekin. Horrezaz gain, ikastaro horren bidez arreta berezia jarriko da Beldur barik jarreran, horrela Udalak martxan jarri berri duen Ondarroako "beldur barik" lehiaketarekin ere lotuko da Jabekuntza eskolako ikastaro hori, andra gazteei (edota interesa duen edozein andreei) gune bat eskainiz proposamen artistikoak lantzeko.

 Informazio gehiago