Albisteak

 

Azaroaren 9ko Kirol Batzordearen bileran gai honi buruz erabakitakoaren berri nahi dizut eman.

Lau sari ematea erabaki da:

  • Urteko kirolaria (emakumea).
  • Urteko kirolaria (gizonezkoa)
  • Urteko kirol taldea
  • Aipamen berezia. Aipamena izan daiteke pertsona baten edo talde baten kirol ibilbideagatik, edo kirolaria izan ez arren, kirolaren alde musutruk egin duen lanagatik, kirol teknikari edo entrenatzaile lez egindako lanagatik, ...

Sariak emateko prozedura honako hau izango da:

  1. Edozein herritarrek aurkeztu ahal du pertsona edo talde bat saritzeko proposamena.
  2. Proposamenak idatziz aurkeztuko dira. Idatzi horretan jasoko dira saria jasotzeko proposatzen den pertsona edo taldeak izandako merituak.
  3. Proposamenak Udal kirol sailean aurkez ditzake: eskuz eramanda edota posta elektroniko bidez bidalita (jrosa@ondarroakoudala.net )
  4. Proposamenak aurkezteko azken eguna abenduaren 12a izango da.
  5. Kirol batzordearen abenduko azken bileran edo urtarrilaren lehenengoan aukeratuko dira sarituak.