Albisteak

Landare azoka 

Datorren azaroak 20an, Ondarroako II. Lore eta Landare Azoka ospatuko da. Kolorez beteko da Plaza Berdura bigarren urtez jarraian, goizeko 11:00-etatik 15:00-etara.

15 mintegi izango dira aurtengo azokan: lore lehorrak, bonsaiak, kaktusak, xaboi eta perfume naturalak…  Azoka borobiltzeko, gainera, beste hainbat ekintza egingo dira: xaboi naturalak eta lore lehorrak nola egiten diren erakutsiz tailerrak egongo dira; eta, lehengo urtean legez, Mystérieuses Coiffures deiturikoak etorriko dira, lore lehorrak erabiliz orrazkera bereziak eginez.

Astean zehar beste bi ekintza egingo dira, lore azokarekin loturik. Biak ere azaroak 18-an egingo dira: alde batetik, zuhaitz landaketa egingo da herriko ikastetxeetan; eta bestetik, sendabelarrei buruzko hitzaldi bat egongo da, "Landareetatik Ikasten" lemarekin, Mª Rosario Agirre-ren eskutik. Hitzaldia kofradia Zaharrean izango da, 19:00-etan.

 Ikusi kartela