Albisteak

Sahara astea 

Urtarrilaren 16tik 28ra, urtero egiten den modura, saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko jatekoa batuko da. Aurten, egun hauek aprobetxatu nahi ditugu, Sahararen aldeko elkartasun astea antolatzeko.

Egitaraua:

Urtarrilak 16-28
Janari bilketa
Tokiak: Ikastetxeak, jateko dendak, gaztelekua, udaletxea

Urtarrilak 19
19:00. Hitzaldia, Kofradia Zaharrean, “Egungo egoera Saharan”.
Hizlaria: Askapenako brigadista.

Urtarrilak 20
21:00etatik aurrera, afari sahararra gaztetxean
23:00. Dokumentala gaztetxean

Urtarrilak 21
Gaztelekuan: Sahararako kamisetak margotu, Saharan egon diren herriko bi gazteren testigantzak. Dokumentala.

Urtarrilak 24
- “Eman lata” bideoa ikastetxeetan
- 19:00. Antiguako Ama jubilatuen etxean dokumentala Sahararen aldeko elkartasun astea

Urtarrilak 28 “Eman lata” eguna
Itsas Aurren
11:00etatik aurrera: Jaima sahararra eta tea, eskulanak Txirrimorraski eta Errebala txikiñek lagunduta, Porrotx eta Marikalanbre.

 Informazio gehiago (Pdf 991Kb)