Albisteak

Kartela 

Ondarroako emakume artisten elkarte bat gara, "7 emakume en movimiento" deritzona. Jakina denez, Ondarrun badira hainbat emakume artearen munduan murgildurik. Gure elkartea, hain zuzen ere, emakume horien ahotsa ikustarazte aldera lan egiten duen elkartea da. Beraien arte lanak kaleratuz, esparru publikoan emakumeen presentzia eta protagonismoa bultzatzen saiatzen gara.

Bide honetan, oraingoan, arte erakusketa bat antolatu dugu Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseilua eta Zatozte merkatari eta ostalarien elkartearen laguntzarekin Erakusketaren helburua, berdina izan arren, "erakusketa" kontzeptuaren zentzua aldatu nahi genuke oraingo honetan. Espazio isolatu bat izateari utzi eta erakusketa bera, kalera atera nahi dugu, geure artistekin batera. Horretarako, artelanak herriko hainbat dendaren eskaparateetan jarriko ditugu ikusgai. Horrela emakume artistak eta beraien lanak herrira hurbilduz.

 Informazio gehiago (Pdf 782Kb)