Albisteak

 

Azken egunetan gutako batzuk 2011ko errenta aitorpenaren autolikidazio proposamenak jasotzen ari gara etxeetan.

Beharbada zeuk ere jasoko zenuen. Badakizu zer egin behar duzun proposamena hori ontzat eman eta deklarazioa euskaraz aurkezteko?

TELEFONOZ Deitu 901 50 3000  zenbakira eta eskatu autolikidazio proposamena euskaraz.
INTERNETEZ Sartu WEB honetan www.bizkaia.net/renta

Eta, bestela, deklarazioa BESTE ERA BATEAN egiten baduzu (finantza erakunderen batean, gestoria batean…), euskaraz egiteko eskatu.

Ea 2010eko aitorpenen datuak gainditzen ditugun: 2010ean euskaraz egin ziren % 75 eta erdaraz % 25.