Albisteak

 

Ondarroako Udalean, Tramitazio Telematikoa martxan jarri denez, Ondarroako Udalak, Biscaytik Fundazioarekin eta Lea Artibaiko Landa garapen Elkartearekin batera horren erabilera ikasteko ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa Ondarroako KZ-gunean izango da maiatzaren 21 ean hasita eta 2 orduko iraupena izango du. Ikastaroak apuntatzen den jende kopuruaren arabera antolatuko dira eta herritarrek aukera izango dute arratsaldeko ordutegia, maiatzean 18:00etatik 20:00etara, edo goizeko ordutegia, ekainean 10:00etatik 12:00etara aukeratzeko.

Izen-ematea Udaletxeko erregistro bulegoan egin daiteke edo Lea Artibai Landa Garapen Elkartera, 946203611 telefonora, deituta.

Apuntatzeko epea maiatzaren 11an amaituko da.