Albisteak

 

2012ko udazkena
Zure idazle-gaitasuna proban jarri nahi baduzu, animatu eta parte hartu nanoipuin lehiaketan. Bidali zure nanokontakizunak!

Gaia eta luzera
Parte-hartzaile bakoitzak nanoipuin bi bidali ahal ditu, gehienez, 140 karakterekoak, eta gaia, berriz, librea.

Epaimahaia
Herriko idazle hauek osatuko dute: Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazleek.
Eurek aukeratuko dituzte ipuinik onenak, kontakizunik landuenak eta literatur baliorik handiena dutenak; hiru, guztira. Hartutako erabakia apelaezina izango da.

Sariak
Hiru sari emango dira:

  • Lehenengo saria: 400,00 €
  • Bigarren saria: 200,00 €
  • Hirugarren saria: 100,00 €

Epeak
2012ko urriaren 25a arte aurkeztu ahal dira nanoipuinak.
Epaia, berriz, azaroaren 3an emango da Ondarroako Kafe Antzokian, iluntzeko 19:00etan egingo den ekitaldi batean, eta horren ostean jakinaraziko da Ondarroako Udalaren webgunean.

Nola parte hartu?
Ondarroako Udaleko posta elektroniko honen bidez: mrey@ondarroakoudala.net. Ezizen batez sinatua bidali zure nanoipuina eta baita zure izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono-zenbakia ere.

Nork har dezake parte?
Edozein pertsonak eta edozelako adina duenak. Pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkez ditzake.

Informazio gehiago:
Ondarroako Udal Euskara sailean 946 833 668