Albisteak

 

Iazko urtean lez, aurten ere auzo batzarrak egingo ditu udalak, 2013ko aurrekontuak prestatzeko. Batzar horietan, 2012an kalez kale egindako proposamenak berraztertuko dira, zeintzuk gauzatu diren ikusteko eta hurrengo urtean zeintzuk bideratu erabakitzeko.

Hauxe da auzo batzarren zerrenda:

  • Artabide, Egidazu, Itsasaurre, Antiguako Ama, Zubiaurre
    Azaroak 5 astelehena 19:00 Guzur etxean
  • Gorozika
    Azaroak 6 martizena 18:30 Elkartea
  • Errenteria
    Azaroak 6 martizena 18:30 Zubi parean
  • San Inazio, Harategi kalea, Ikastola kalea, Artibai
    Azaroak 8 eguena 19:00 Kofradia zaharra
  • Iparkale, TxominAgirre, Pixape, Iparragirre, Kamiñalde, Kale Handi
    Azaroak 12 astelehena 19:00 Kofradia zaharra
  • Kamiñazpi, Iturribarri, Ibaiondo
    Azaroak 13 martitzena 19:00 AAen lokala
  • Txorierreka, San Juan Txurru, Madalena, Sabin Arana, Erribera, Nasa kalea, Kafeatze, Kantoipe
    Azaroak 15 eguena 19:00 Kofradia zaharra