Albisteak

 

Euskara ikastaroak eskainiko ditu Ondarroako Udalak etorkinentzat. Eskolak AEKren euskaltegian emango dira urtarriletik aurrera eta ekainera bitartean, Aisa etorkinak euskara ikasten programa baliatuz.

Horri esker, etorkinek debalde jasoko dituzte euskara ikastarook. Astean bi egunetan lau orduko eskolak  izango dituzte eta, guztira, 120 orduko iraupena izango du ikastaroak. Iaz talde bi sortu ziren eta espero da aurten ere harrera ona izatea eskaintza honek.

Ordutegia, ohi den bezala, taldekideen premiaren arabera zehaztuko da.

Izena eman daiteke urtarrilaren 4a arte, Ondarroako Udaleko Euskara sailean eta Gizarte Zerbitzuetan.
Telefonoz ere bai egin daiteke: 946833668 edo 946833671.