Albisteak

 

Lehiaketa sinplea da: Pentsatu behar da zein den ondarrutar esaerarik gustukuena eta proposatu. Herriko hainbat tokitan izango da parte hartzeko aukera, eta parte hartzeagatik bakarrik guztiek izango dute aukera lagun birentzako afari bat irabazteko, zozketa egingo da-eta.

Hasiera batean, tabernetan eta janari-dendetan egongo da aukera parte hartzeko. Udalak eskatu die euren laguntza lehiaketa bideratzeko. Nahi duenak parte hartu idatzita eman behar du bere proposamena horretarako banatu diren orrietan.

Lehiaketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 10a  izango da.