Albisteak

 

Hiru hilabete pasatu dira jadanik ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! kanpaina abian jarri genuenetik Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak eta Aurrera Mendi Taldeak.

Egun bakar batean ere ez dugu hutsik egin, hau da, egunero egonda Kalamendin Ondarrutarren bat. Aipatzekoa da, apirilean ere ildo berdinetik doala, izan ere, 95 argazki jaso ditugu jadanik eta partaidetza ere izugarri ona izaten ari da.

Uste dugu HERRI ERRONKA bihurtu dela, ohiko mendigoizaleaz gain, asko eta asko baitira egitasmoarekin bat egin eta Kalamendira igotzen ari direnak, tartean, inoiz ere joan gabe zeudenak.

Hilero jasotako argazkiekin zozketa bat egiten da eta banatuta daude jadanik aurreneko hiru hilabeteei dagozkienak. Lau hilabeteko babesleak geratzen zaizkigu bakarrik urte osoa betetzeko.
Aipaturiko argazki guztiak ikusgai daude Ondarroako udalaren web gunean (www.ondarroa.eu) hiru segunduro pasatzen joaten direlarik dagoeneko sartuta dauden 1300dik gora argazki.

Ikusi datuen taula (PDF 191KB)