Albisteak

 

Ibaiondon konposta egiten duten 22 familiek jaso dute euren lehenengo konposta. Abuztuan hasi ziren etxeko hondakin organikoak konpostatzen, eta 8 hile beranduago 1.000 kilo konpost lortu dituzte.

Familiek euren etxeko loreentzako edo baratzerako behar duten konposta hartu dute. Auzoko bizilagun batzuek ere hartu dute konposta euren etxerako. Geratu den beste konposta Ibaiondoko erreka alboan iaz landatutako arbolei bota zaie.

Hurrengo konposta hiru hile barru banatuko da.