Albisteak

 

Nola ikusten duzu euskara herrian? Galdera horretatik abiatu zuen Udalak hausnarketa, pasa den udazkenean. Hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso ziren orduan: lan arloan, aisialdian eta euskararen transmisioan, eta era horretara, datozen urteotarako helburuak definitu eta elkarrekin adostu zituzten hainbat ekintza.

Handik hona, plana osatzen ibili da Udala orduan jasotako ekarpen guztiekin. Eta orain, ostera, udazkenean hasitako prozesuaren azken txanpan sartuko da bideari ekin baino lehen: bidelagunak topatzea eta eginkizunak lehenetsi.

Bada, ekainaren 7an egingo da hori: bertan aurkeztuko da-eta parte hartze prozesuaren ondoren landutako Euskara Plana.

Udaleko euskara sailak adierazi duenez batzar horretara, aurrekoetan egin zen moduan, edozein joan daiteke, nahikoa da euskararen gainean iritzi bat eman nahi izatea. Hortaz, hauxe da gonbidapena: Kofradia Zaharreko 2. pisuan, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean, giro apartaz eta patxada ederrean.

Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren denbora apur bat eskaintzek oprest dauden ondarrutar guztioi.