Albisteak

 

BALDINTZAK

1. Edonork har dezake parte eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.

2. Kartelaren ezaugarriak:

Teknika: edozein.
Neurria: A-3
Formatoa: euskarri gogorra edo papera.
Titulua: 2014ko ONDARROAKO JAIAK eta letra txikiagoan, Andra Maixak

3. Kartelak noiz eta non aurkeztu:

Epea: 2014ko uztailaren 14a  arte, 14:00ak baino lehenago.
Tokia: Udal erregistro orokorra
Postaz aurkezteko helbidea: Ondarroako Udala - Jaietako kartel-lehiaketa - 48700 Ondarroa

4. Kartela zer-nola aurkeztu

Kartelek ez dute jasoko egilearen izenik, eta kartazal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; kartazalean soil-soilik lema edo goitizena jarriko da.

Kartazal horren barruan beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizena jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, lanbidea, adina eta nortasun agiriarekin.

5. Sariak

Lehen saria: 500 euro

6. Epaimahaia

Ondarroako Udalak aukeratuko du kartelik onena sarituko duen epaimahaia. Aurkeztutako lanek ez badute behar den besteko kalitaterik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea.

7. Udalak eskuratuko du saritutako kartelaren jabetza, eta eskubidea izango du argitaratzeko, zabaltzeko eta abar.

8. Saritu gabeko kartelak egileen esku izango dira abuztuaren 2a arte, 14:00ak baino lehenago.

9. Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.