Albisteak

 

Nahi duten herritarrei etxe aurrean edo lokaletan hondakin organikoak jasotzen hasi da udala. Potoak astelehen, eguazten eta bariku goizetan jasoko dira.

80 familiatik gora daude izena emanda proiektuan

Jasotako organikoagaz konposta egingo da, eta konpost hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktono publikoan erabiliko da, lurra ontzeko.

Potoa lokaletan lagatzeko aukera

Nahi duten herritarrei potoa lokaletan lagatzeko aukera eskainiko die udalak. Momentuz, lokal bat egokitu du, lehengo Arenosaneko zapatadendan (Antiguako Ama kalean). Lokal horretan astean hiru bidar euren hondakin organikoa laga nahi duten herritarrek hemen eman behar dute izena: ingurumena@ondarroakudala.net edo 94 683 3677

Bi urterako proiektua

Hondakin organikoak batzeko sistema hau behin-behinekoa izango da, bi urterako proiektua. Bi urte barru hondakinak jasotzeko kontratua barritu beharko da, eta orduan herri guztian organikoa jasotzeko sistema orokor eta behin betiko bat ipini beharko da. Udalaren asmoa da sistema berri hori herritarrek aukeratzea (alboko herrietan egin duten modura), beti be Europa mailako birziklatze mailetara ailegatzeko.