Albisteak

 

Apirilaren 15ean arratsaldeko 17:00etan Kofradian (portuan) Kamiñaldeko luperiaren inguruko informazioa emateko herritarrekin bilduko da Udala. "Herritar guztioi eragiten digu egora honek eta horregatik bilera herritar guztiei zabalik egongo da" azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Bileraren xedea teknikariek luperiari konponbide bat emateko zehaztutako proiektua azaltzea izango da. Horretaz gain, Alokabiden martxan jarri duen prozesuaren berri ere emango zaie bertaratutakoei.