Albisteak

 

Mugimendu Feministak, betidanik, emakumeentzako espazio propioaren aldarrikapena egin du. Tokian tokiko emakumeentzako aldarrikapenez beteriko bide luzearen ondorioa dira Emakumeen Etxeak, eta herriko emakume elkarteek egindako lanaren aitortza irudikatzen dute: ESPAZIO PROPIOA ERAIKITZEKO PROPOSAMEN FEMINISTAK.

Emakumeen Etxeek, berdintasunaren bidean aurrera egiteko indarrak, proiektuak, borrokak eta ideiak batu nahi dituzte. Emakume elkarte eta  talde feministak elkartzeko espazioa, emakumeentzako erreferentziazko gunea, baita bide horretan lagundu nahi duten ororentzat ere, espazio irekiak dira. Emakumeen etxeak emakumeentzako erreferentziazko espazioak dira: emakumeen jabekuntza sustatzea helburua dutenak, baita berdintasunaren aldeko tokiko politika publikoen erreferentzia direnak. Ondorioz, Emakumeen Etxeak tokiko politika feministak indartzera datoz.

2003.urtean Ermuan, lehenengo emakumeen etxea martxan jarri zenetik, gero eta udalerri gehiago dira, berdintasunaren aldeko errekurtso publikoak martxan jartzeko apustu tinkoa egiten ari direnak. Izan ere, Emakumeen Etxeak egitasmo, ekipamendu eta tresna boteretsuak dira udalerrietan; erreferentzia gune eraginkorrak.

Eta erreferentzia gune izanik, herrietatik harago eraman nahi ditugu errekurtso hauek; horregatik, Emakumeen Etxeen Sarea sortu dugu, Arrasateko Emakume Txokoa, Azpeitiko Emakumeen Txokoa, Basauriko Marienea, Donostiako Emakumeen Etxea, Durangoko Andragunea, Eibarko Andretxea, Ermuko Emakumeen Topalekua eta Ondarroako Etxelilak osatzen duguna.

SARE honen helburuak, Emakumeen Etxeek betetzen duten funtzioa bistarazi, errekurtso publiko horiek balioan jarri, ditugun baliabideak  elkartrukatu eta komunikazio bideak erraztea dira.

Beraz, Emakumeen Etxeen Sareak, emakumeentzako jabekuntza prozesuak zabaltzeko duen konpromisoari jarraituz, emakumeak espazio publikoko arlo desberdinetan egiten duten lanaren ispilu izan nahi du. Eta ildo horretatik, bertsolaritza munduan emakumeak egiten ari diren ekarpena azpimarragarria da, dudarik gabe.

Gero eta emakume gehiago dira, emakume anitzak ikuspuntu anitzekin, bertsolaritzan betaurreko moreak jantzita aritzen direnak. Espazio propio horretatik plazarako bidea bertsoak kantatuz egiten ari diren emakumeak dira, bertsolaritzari freskotasuna eta diskurtso berriak emanez; emakume bertsolariak ahalduntze prozesuak abiatu dituzte, eta beraien partaidetza areagotzen doaz.

Emakume bertsolariek egindako ibilbidea, ‘Ahalduntze bertso eskolak’ eginiko lanarekin batera, Emakumeen Etxeen Saretik sustatu nahi diren prozesuen adibidea direla garbi daukagu. Horregatik, Emakumeen Etxeen Sareak Ahalduntze bertso eskolarekin bat egin, eta ikuskizun berri bezain berezia antolatu du: ‘Testurak’.

TESTURAK
‘Hainbat idazle eta sortzaileren testuak hartuko ditugu ahotan eta bertsotan; gure eztarrietatik bidea egin ondoren, zure belarrietara iritsiko direnak. Bertsolari eta gai-emaile talde anitz batek hartuko du parte, testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura. Testutik testura: testuak, nork bere egiten dituenean, testurak baitira.’

Ekimen honetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek dira:

Ainhoa Agirreazaldegi, Onintza Enbeita, Izarne Zelaia, Saioa Alkiza, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Ane Labaka, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Maialen Akizu, eta Roxi Lazkano.

Gai jartzaile moduan arituko dira: Maite Berriozabal, Ainhoa Aranburu eta Amaia Agirre.

TESTURAK ikuskizuna, irailaren 30etik abenduaren 1era, Emakumeen Etxeen Sarea osatzen