Albisteak

 

Albiste morez kargatuta dator Geugaz aldizkariaren 6.zenbakia. Beldur Barik lehiaketako ‘Mi meta’ bideoaren egileei egindako elkarrizketa, Maria Naredo Moleroren iritzi artikulua, emakumeen osasun integrala eta kirolari buruzko erreportajea, liburutegi feministan hiru liburu berriren proposamenak eta herrian antolatutako ekimen berriak biltzen dituen agenda jasotzen ditu aldizkariaren zenbaki berriak.

Aldizkari hau zure etxe, bulego, lantoki, establezimentu… jaso nahi izanez gero, jarri gurekin kontaktuan telefono, email edota Etxelilako jendaurreko ordutegian. Bertan zure izena, helbidea eta posta elektronikoa adierazi eta aldizkaria etxean jasoko duzu. Bestela herriko toki ezberdinetan aurkituko gaituzu.

 

Aldizkaria deskargatu (PDF 1,44MB)