Albisteak

 

Atzo aurkeztu zuten irailaren 23an izango den Ondarru-Lekitto kostaldeko II. lasterketa. Lasterketan parte hartu nahi dutenek, dagoeneko eman dezakete izena eta irailaren 22ra arte egin ahal izango dute izen ematea.

Lasterketak ia 16 kilometroko luzera izango du, eta Lekeitio eta Ondarroa lotzen dituen errepidean zehar izango da. Ondarroan hasi eta Lekeition amaituko da. Lasterketa Ondarroako kaleetan zehar  iaz baino gehiago ibiliko dela azpimarratu dute, iaz Erdi Aroko Jaia ospatzen baitzen herrian eta ibilbidea apur bat moldatu behar izan zuten.

Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko arduradunek adierazi dutenez, lasterketa hau klasiko bat bihurtzea nahi dute. Lasterketa gogorra bezain polita dela azpimarratu dute.

Iaz bezala, autobus zerbitzua ere egongo da, eta kontsigna zerbitzua ere egongo da. Iaz, 162 korrikalarik hartu zuten parte Ondarru-Lekitto lasterketan, eta aurten kopuru hori 100 kirolari gehiagorekin gainditzeko asmoa daukate antolatzaileek.