Albisteak

 

Nanoipuin Lehiaketa martxan da aurten ere. 140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke eta pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkez ditzake. Lanak aurkezteko azken eguna urriak 20a izango da.

Sariak:

  • Lehenengo saria: 400 euro
  • BIgarrengo saria: 200 euro
  • Hirugarrengo saria: 100 euro

Parte hartu:

Ondarroako Udaleko posta elektroniko honetara bidali nanoipuinak: mrey@ondarroakoudala.eus.

Ezizen batez sinatu eta bidali zure nanoipuina datu pertsonalekin batera: izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono-zenbakia.