Albisteak

 

Larunbatean ospatu zen Antxoa Egunean parte hartze handia izan zen eta Ondarroako Udala oso pozik agertu da. 500dik gora antxoa kilo  eta 6.300 pintxo inguru prestatu dituzte elkarte gastronomikoek, herriko eragileen postuetan saldu direnak.

Hemen argazki galeria

Giroa eta partea hartzea ezin hobea izan da eta udalak herritarrei euren parte hartzea eta auzolana eskertu nahi izan die. Iñaki Lersundi kultura zinegotziaren arabera: “Udalak antolatzen duen bigarren urtea izan da eta herritarrek lasaitasunez hartzen dute festa orain. Asmatu genuen herriarentzako horren garrantzitsua den eguna berreskuratzean, eta herritarrek eskertu dutela uste dugu”.

Azpimarragarrienen artean pintxo lehiaketa aipatu du, “oso maila altua erakutsi dute partehartzaileek eta urtez urte hobetuz doa”. Aurtengo saria Beikoizirentzat izan zen.

Aurten hondakinak gutxitzeko egindako esfortzua bikoiztu egin du udalak. Hala zoriondu du ere herriko zero zamar elkarteak.

Tamalez, festaz gain lapurreta saiakerak izan direla  salatu dituzte herriko hainbat komertziok. Udalak jakin ahal izan duenaren arabera, erantzuleak atxilotu egin zituen ertzaintzak.