Albisteak

 

Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat… Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.

10:00etatik 12:00etara Ondarroako Udal Liburutegian. Literaturaren inguruko solasaldietan parte hartzeko interesa duanak Udal Euskara Zerbitzuan (94 683 2668 edo mrey@ondarroa.eus) edo Udal Liburutegian (94 683 3343 edo liburutegia@ondarroa.eus) eman ahal izango du izena.