Albisteak

 

Ondarroako Udalak berriz ere lortu du martxan jartzea herritarrentzako autobus zerbitzu urbanoa. Aurrekontuak behin onartuta, arazo administratiboak gaindituta, herriarentzat horren garrantzitsua den zerbitzua berrezarri egin da. Izan ere, aurrekontuen zirriborroan, lehentasun gisa ikusten zen herri bus zerbitzua.

Uztailaren 16an jarriko da martxan zerbitzua eta irailaren 30era bitarte irungo du udako ordutegiarekin.

 Ordutegiak (PDF 119KB)