Albisteak

 

Artibai kalean auzokonposta egiteko tokia martxan ipini du udalak. 13 familia hasi dira konposta egiten, eta aste batzuk barru familia gehiago ere hasiko dira.

Honez gero, Ondarroan 50 familiatik gora dira euren soloetan eta herriko auzokonpostetan organikoa ongarri bihurtzen duten herritarrak.

Bestetik, datorren astean udalak jakin araziko du ze pauso berri emango dituen hurrengo hileetan herrian birziklatze tasak handitzeko.