Albisteak

 
Berdintasunaren aldeko proiektuetarako diru-laguntzak eskatzeko epea azaroaren 4an bukatuko da. Deialdi honen xedea izango da Ondarroako taldeei diru-laguntzak ematea emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko 2016. urtean egin diren edo egingo diren jarduerak garatzeko. Emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak, diruz lagun daitezkeen proiektutzat joko dira. Hain zuen, edozein eremutan emakumeen partaidetza bultzatzeko, horiei informazioa edo aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak; eta baita berdintasunaren gaineko ekintzak, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean zein Berdintasunerako udal planarekin bat datozen gainerako ekintzak.

Diru-laguntza hauek egoitza edo jarduketa eremua Ondarroan duten pertsonek edo irabazi asmorik gabe erakundeek eskatu ahal izango dituzte. Aipatutako laguntza jasotzeko antolatutako ekintzaren onuraduna Ondarroako herria izango da eta ekintza hauek ez dute inolako irabazi asmorik izango.

 Deialdia (PDF 5,28MB)

 Eranskinak eskaera orria (EXCEL 68KB)

Eranskinak justifikatzekoak (EXCEL 64KB)