Albisteak

 

Saharara bidaltzeko jatekoa batuko da hurrengo bi asteetan herriko denda eta ikastetxeetan. Urtarrilaren 25era arte egongo da elkartasuna adierazteko aukera. Gero, jateko hori Saharako kanpamenduetara bidaliko da, Ondarroako Udalaren eta Sahela elkartearen bidez. Erakutsi zeure elkartasuna Saharako errefuxatuei!

Saharar herria, okupatutako nazioa

Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra estaturik gabeko nazioa da. 1975. urterarte Espainiaren menpeko “probintzia” izatetik, Maroko eta Mauritaniaren menpeko izatera igaro zen. Bukatu gabeko deskolonizazio prozesu baten ondorioz, Espainia Saharatik irten zen eta Marokok eta Mauritaniak lurralde horiek okupatzea ahalbidetu zuen, hiruren artean berbatutako “Madrileko Akordioen”
ostean. Espainiar armadak Sahara utzi eta berehala, Sahararen indenpendentzia aldarrikatu zuten sahararrek, Maroko eta Mauritaniarekin urte luzeetan luzatu den gerrari hasiera ematearekin batera. Testuinguru horretan Marokok saharar lurraldeak okupatu eta bertako
biztanleriaren exodoa bultzatu zuen “Martxa Berdea” legez ezagutua izan zenarekin. Orain saharar errefuxiatuen kokagune nagusia den Tindouferuntz (Aljeria) joan ziren.

Ordutik, Saharar herriak bizi duen egoeraren erantzule nagusienetarikoa da espainiar estatua. 1979an, Polisario Frontearekin mantendutako gerraren ondorioz, Mauritania saharar lurraldeetatik bota zuten.

Halandabe, egoera hau saharar lurralde osoa okupatzeko baliatu zuen Marokok, eta hura bitan banatuko zuen 2700km.tako harresiaren eraikuntza hasi zuen. 1985ean Nazio Batuek gatazkaren konponbiderako muina Saharar herriari dagokion autodeterminazio eskubidean
dagoela aitortu zuten. Hala, 1987an, Maroko eta Polisario Frontearekin adostutako “Bake Plana” aurkeztu zuen, eta ondorioz 1990ean Saharan erreferenduma burutzeko planak eta data ezartzen zituen. Erreferenduma 1992an burutzearen truke Polisario
Fronteak su etena iragarri eta gerrari amaiera eman zion. Hala ere, Maroko, nazioarteko hainbat
e s t a t u r e n konplizitateaz, oraindik burutu ez den erreferenduma behin eta berriz a t z e r a t z e k o hamaika aitzakiz baliatzen da.