Albisteak

 

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei, izan ere partaidetza handia eta kalitatezkoa izan da. 80 lan baino gehiago aurkeztu dira.

Hurrengo hiru lan hauek finalisten artean agertu dira:
- “Piztu”, Andoni Garcia Alkorta (Ondarroa)
- “Saretuz” Beltzane Valero Orozko (Basauri)
- “Emakume sarea”,  Lorea Perosanz Amesti (Ermua)

Epaimahaiak lehenengo lan biei aipamen berezia ematea erabaki du.
Lan irabazlea LOREA PEROSANZ AMESTIrena izan da Jabekuntza Eskolen sarea identifikatzeko erraztasunagatik eta sarearen nortasuna eta baloreak transmititzeko gaitasunagatik.