Albisteak

 

Aurten ere ehunka kilo jateko bidaliko ditugu Ondarroatik Saharako okupatutako kanpamentuetara. Eskerrik asko jatekoa batzen lagundu duzuen herritar eta herriko dendari guztiei. Eta eskerrik asko udaleko brigadako langileei, jatekoa garraiatzen laguntzeagatik.

Mendebaldeko Sahara Marokok okupatutako herria da. Lurralde hartako errefuxatuak kanpamentuetan bizi dira, desertuan, baldintza oso gogorretan, euren herrira ezin direlako itzuli. Nazioarteko laguntza derrigorrezkoa dute bertan bizitzen segitu ahal izateko.

Mendebaldeko Saharako gatazka politikoa konpontzeko herri horrek bere etorkizuna erabaki behar du. Marokok ezin die ukatu sahararrei autodeterminatzeko eskubidea.

Espainiako Estatua ere gatazka horren parte da, Sahara espainiar kolonia izan zelako, eta Espainiak konpondu barik laga zuelako Sahararen arazoa. Gaur egun, Espainiak Marokorekin harreman ekonomiko asko ditu, eta horregatik Saharako arazoa konpontzeko pausurik ez du ematen.

Mendebaldeko Saharak bere etorkizuna erabakitzeko eta autodeterminatzeko eskubidea dauka!