Albisteak

 

Egutegia  Ekainaren 11 Ordutegia: 10:30etik bazkaloste arte Lekua: Marienea (Basauri)
Gaiaz  Oraingo honetan, begirada feminista batekin, emakume errefuxiatuen egoeraren berri jakin nahi dugu, honako galderen erantzunak jakiteko: zergatik dira emakumeak europar politikek sorturiko giza-eskubide krisialdi handiaren biktima bitan?, Zeintzuk lirateke gakoak migrazio- eta babes-politiken helbururik garrantzitsuenak pertsona guztien giza-eskubideak izan daitezen? Zein da feministon eginkizuna horretan?

Egitaraua
10:30  Ongietorria eta aurkezpena
10:45  Hitzaldia: “Emakume eta neskato errefuxiatuak: ikustarazi ditzagun” Begoña Freire Crespo, Amnistia Internacionaleko kidea.
11:15 S.O.S. Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena
11:30 Galderak
12:00 Lan-taldeak, planteatutako gaien inguruan
13:30 “Tras la frontera” -Plataforma Tirantearen emanaldia San Fausto plazan
14:30 Bazkaria Marienean

  
Izena emateko nahitaezkoa da atxikituta doan izen-emate fitxa betetzea ekainaren 3a baino lehen (eta edozein aldaketaren berri eman mesedez)

Bazkaria autogestionatua izango da  bakoitzak zerbait eraman beharko du, besteekin elkarbanatzeko. Antolatzaileok ura eta freskagarriak jarriko ditugu.

Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da doan, mesedez aldez aurretik adierazi ondo antolatu ahal izateko

Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumeentzako Jabekuntza Eskola Bizkaiko sarea, info gehiagorako jarri gurekin kontaktuan

Hemen izena emateko fitxa