Albisteak

 

EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLEN SAREA
IKASTURTE AMAIERA - TOPAKETA
Ondarroan, ekainaren 14an

Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza eskolen sarea Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako berdintasun sailek osatzen dute. Urtero, ikasturte amaierarekin batera, ikasleen arteko topaketa antolatzen da. Lehenengo topaketa 2007an izan zen, Ondarroan. Aurten topaketaren 7. Edizioa ospatuko dugu.

“Beste kulturetako emakumeekin elkartasuna eta elkartrukea”, hain zuzen, jabekuntza eskolen ardatz estrategikoa da. Ardatz hori formazioaren bidez lantzen da eskoletan, baita bestelako ekintzen bitartez ere. Beste herrialdeetako emakumeekin hartu emana eta elkartasun sareak sortzea du helburu. Horrela, aurtengo topaketan emakume saharauien jabekuntza prozesuak ezagutzea eta konpartitzea proposatzen du Bizkaiko sareak. Horretarako, UNMS-Saharauien Batasun Nazionala indartzeko Euskal sarearekin batera prestatu dugu egitaraua.

Jardunaldi osoan zehar emakume saharauiak izango dira protagonistak eta beraien testigantzak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Herri saharauia zatituta dagoen herrialdea da, horregatik bai lurralde okupatuetako errealitatea bai Tindufeko kanpamentuetako errealitatea kontuan hartzea nahi izan dugu, beraz harresiaren bi aldeetako emakume saharauiak izango dugu gurekin. Bestalde, herri saharauiekin elkartasun taldeak eta UNMS-Emakume Saharauien Batasun Nazionala erakundeari laguntzeko Euskal sareko kideekin solasean aritzeko aukera izango dugu.

Emakume Saharauien errealitatea eta aldarrikapenak espazio publikoan bistaratzeko asmoz, erakusketa parte-hartzailea kokatuko da goiz osoan zehar Ondarroako Alamedan. Batetik, “Saharako Ahotsak: ahanzturaren kontrako erresistentzia”[1] erakusketa kokatuko dugu kalean, eta bestetik, UNMS erakundeari laguntzeko Euskal sareak bai kanpamentuetan bai lurralde okupatuetan bultzatutako prozesuak ezagutzeko argazki-erakusketa gozatzeko aukera izango da. Horrez gain, ekintza parte-hartzailea bultzatuko da.

 Ekainak 14, Kofradia zaharrean (erribera 9), Ondarroan.


Egitaraua

11:00-Ongietorria
11:15-Aurkezpena: munduko emakumeek elkartasunean eta elkartrukean ardatz estrategikoa

11:30-EMAKUME SAHARAUIAK: JABEKUNTZA HARRESIAREN BI ALDEETAN
- Herri Saharauiarekin elkartasuna: Arantza Chacon, SEADen Lagunen Elkartea.
- Tindufeko Errefuxiatuen kanpamentuetatik: WARDA ABDELFAH AHMED, Dajlako Emakumeen etxea, UNMS-Saharauien Batasun Nazionala
- Lurralde okupatuetatik, El Aaiun: LALA KHAIDOUMA, ASVDH- Giza Eskubideen Urraketa Larrien Biktimen Elkartea
- Herri Saharauien diaspora: Mariam Hasenna, UNMS-Saharauien Batasun Nazionala indartzeko euskal sarea.

13:00-Eztabaida
13:30-Amaiera
14:00-Erakusketa parte-hartzailea, Alamedan.
14:45- Bazkaria (izena eman behar da)

Ikusi prentsa oharra (PDF 404KB)