Albisteak

 
Ondarroako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak. Ondarroan beste hainbat udalerritan bezala eskuorri bat banatu da etxerik etxe errenta aitorpena euskaraz zelan egin azaltzeko.
Errenta euskaraz egitea erraza da: eskatu besterik ez.
Gutako askok etxean jasoko dugu Autolikidazio proposamena, kasu horretan, proposamenarekin ados egonez gero herritarrak bakarrik adierazi behar du euskaraz nahi duela eta, hortik aurrera, euskaraz bidaliko dizkiote hurrengoak ere.
Beste batzuk, ostera, internet bidez egiten dute. Kasu horretan, programaren euskarazko bertsioa jaitsi behar da internetetik, hizkuntza atalean euskara aukeratu.
Badaude herritarrak aholkularitza baten laguntza eskatzen dutenak. Eta gutako beste askok, aldiz, banketxeekin laguntzarekin egiten dugu. Hortxe ere aukera ederra: euskaraz egingo dugula adierazi eta kito.
Ondarroako Udaleko Euskara Saila Ondarroako banketxeetako zuzendariekin jarri da harremanetan eta ziur gaude errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak izango ditugula herritar guztiok.