Albisteak

 
Euskara ikastaroak eskainiko ditu Ondarroako Udalak etorkinentzat. Eskolak AEKk emango ditu.
Astean lau orduko eskolak izango dituzte bi egunetan banatuta eta, guztira, 120 ordu izango dira. Ordutegia, aldiz, taldekideen premiaren arabera zehaztuko da.
Izena eman daiteke Ondarroako AEKn : Erribera 9, 2. 
Telefonoz ere bai: 94 683 36 68 edo 94 613 40 21