Albisteak

 

Unrwa Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Laguntzarekin, “jabekuntza erretratuak: sareak sortzen palestinako emakume errefuxiatu eta emakume euskaldunen artean" proiektua martxan jarri du. Helburua emakume errefuxiatu palestinarren elkarteen eta EAEko emakume elkarteen arteko elkartasuna eta elkartrukea sustatzea da.

Testuinguru horretan, ekainaren 22tik 30era 10 emakumek osatutako ordezkaritzak Zisjordania eta Gazara bidaia egingo du. Ordezkaritza horretan Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Herri ezberdinetako Emakume Etxe, emakume elkarte, emakume etorkinen elkarte eta elkarte feministako kideek parte hartuko dute, horien artean, Ondarrutik, Etxelila Emakumin topalekuko ordezkari bat egongo da.

Bidaian zehar emakumeek Gaza eta Zisjordanian Emakumeen giza eskubideen alde lan egiten duten elkarte ezberdinekin bilerak izango dituzte. Gainera, errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren emakume errefuxiatuen egoera eta UNRWAk haien bizi kalitatea hobetzeko eta eskubideak sustatzeko egiten duen la ezagutuko dituzte.

Proiektu honen helburua ordezkaritzako emakumeek emakume palestinarren egoera, batez ere errefuxiatuena, euskal jendarteari jakinaraztea da Horretarako, bidaiaren ondoren, sentsibilizazio ekintzak martxan jarriko dira: argitalpenak. Hitzaldiak eta argazki erakusketa bat, besteak beste.

 Etxelila logoa ikusi (JPG 18KB)